Gure berriak, ekintzak eta gehiago

blog-kostan-elkartea

Txangoa: Durango “Bonbardaketaren aztarnak” 2026/03/04

durango.jpg 00

 

Jardunaldi soziokultural bat Durango hiran zehar: “1937ko bonbardaketaren aztarnak”.

Joan den martxoaren 4an, Durangoko ondare arkitektonikoaren bihotzean murgildu ginen, turismo bulegotik bisita gidatuari hasiera emanez.

Gure lehen geldialdia Santa Susana komentua izan zen, 1937-03-31ko lehen bonba erori zen eta 14 monja eta apaiz bat hil ziren. Zeharkalea zeharkatu ondoren, Udaletxera iritsi ginen, XVII. mendeko eraikina, bonbardaketaren ondoren berritua. Santa Ana plazatik, izen bereko arkua miresten dugu, hiriko harresi zaharreko seietatik geratzen den ate bakarra. Ibilbidea Laritz dorretik, Pinondo plazatik eta XVIII. mendeko Etxezarreta jauregitik jarraitu zen, gaur egun Artearen eta Historiaren Museoa dagoena. Ezkurdi plazara joan ginen, 1937-09-25ean bonbardatu zuten frontoi zaharra zegoen lekua, non 12 pertsona hil kirola egiten ari zirela. Goiza Uribarriko Santa Maria elizan amaituko genuen, egurrezko estalkia duen elizpean, zutaberik gabeko Europako handiena.

Merezi talde-bazkariaz gozatu genuen, eta inpresioak partekatu eta harremanak estutu ahal ezan genituen.

Energia berrituekin, arratsaldean bisita gidatu bat egin genuen Arte eta Historia Museoan, Udalerriaren jatorria eta historia ezagutzeko aukera eman ziguna. Eta 18:15ak aldera etxera itzultzeko bidaiari ekin genion.

Esperientziak eta kultura batzen jarraitzen dugu elkarrekin!!!!

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.

Kostan Elkarteko Euskara Lan Taldea 2025/2026

image002

Kostan Elkarteko Euskara Lan Taldeak martxa du “Elkarteko Mintzalagun egitasmoa”. Honekin batera, irakurzaletasuna bultzatu nahian, Zarauzko Liburutegiak antolatutako “Irakurketa erraza taldean” parte hartzea ere bideratu dugu.

Bide honetan partaide izatera animatu asmoz, hemen aurkezten ditugu Bergarako amodiozko gutunen lehiaketa desberdinetan sarituak izan ziren Zarauztarren lanak. Gure leloari jarraiki “Inoiz ez da berandu ikasteko”

Deskargatu (PDF, 66KB)

Deskargatu (PDF, 72KB)

Deskargatu (PDF, 65KB)

Txangoa: Barandiaran Museoa / Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2026/02/04

FOTO 1.3

Gure historia eta kulturaren aldeko jardunaldi soziokulturala: Barandiaran Museoa (Ataun) eta Lazkaoko Beneditarren Fundazioa.

Joan den asteazkenean, otsailaren 4an, Kostan elkarteko 60 bazkidek Gipuzkoako bihotzean zehar egindako txangoa aberasgarriaz gozatu genuen.

Jardunaldi Barandiaran Museoan (Ataun) hasi zen, José Miguel Barandiaranen (apaiz, antropologo eta euskal etnologo ospetsua) unibertsoan murgilduz. Bere dibulgazio-lan eskerga ezagutu ondoren, Larruntzako multzo hidraulikoa bisitatu genuen, eta bertan XV. mendeko errota eta zerrategia ikusi ahal izan genituen. Goiza José Miguel Barandiaranen “Sara etxea”-rainoko ibilaldi atsegin batekin amaitu zen, erbestetik itzuli ondoren.

Mahai onik gabe txango onik ez dagoenez, Ordiziara joan ginen. Giro lasaian bazkaldu genuen, elkarteko kide guztien harremanak sendotuz eta arratsalderako indarrak berreskuratuz.

Amaiera bikaina Lazkaoko Beneditarren Fundaziora egindako bisitak eman zion. Juan José Agirre Beneditarrak gidatutako artxiboan zehar ibiltzeko pribilegioa izan genuen, 95 urterekin gure historia politiko eta sozial garaikidea kontatzen duten milaka dokumenturen arima izaten jarraitzen baitu. Haien azalpenak entzutea bizitzaren eta gure kulturarekiko konpromisoaren ikasgaia izan zen.

Eskerrik asko egun horretan parte hartu zenuten guztioi! Esperientziak eta kultura batzen jarraitzen dugu elkarrekin.

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.

Pozalagua-Ampuero-Laredo-Castro Urdiales 2025/10/24 eta 25

unnamed (52)

Urriaren 24an, ostirala, 08:30ean irten ginen Zarauztik Pozalaguako kobetara iristeko. Han, bisita gidatu bat egin genuen Ionerekin, eta hark erakutsi zizkigun kobazulo horren mirariak. Ondoren, Ampuerora joan ginen, eta “La Bien Aparecida”ren santutegia bisitatuko genuen, Vicente, aipatutako santutegiaz arduratzen den Trinitario zaldunaren azalpen zehatzarekin. Santutegi horrek, erretaulaz gain, “La Bien Aparcida”ren irudia du, tailu gotiko-flandestarra, 1705ean aurkitua eta santutegiari izena ematen diona. Horrez gain, “Lope Alberdi” organo “erromantikoa” du, 1916an Guridi maisuak inauguratua eta Interes Kulturaleko Ondasun izendatua.

Bisita honen ondoren Laredora joan ginen bazkaltzera eta denbora librea izan genuen hotelera eramango gintuen autobusa hartu aurretik gaua Castro Urdialesen pasatzeko. Behin erregistratu ginenean, arratsaldea libre izan genuen, afaria eta atsedena.

Hurrengo goizean, Arkaitz txofer atseginak Castroko erdigunera hurbildu gintuen, eta han Erdi Aroko Castrotik eta Modernistatik bisita gidatua egin genuen. Bisita amaitu eta aperitibo bat hartu ondoren, Mioñora joan ginen eta “Casa Alejandro” jatetxean ederki bazkaldu eta etxera itzuli ginen.

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.

2025-2026 Ikasturtearen hasiera

WebEtxenike-Iruin07.10.25

Urriaren 7an, Pedro Miguel Etxenike eta Yanko Iruin adituen eskuz,  Kostan Elkarteko hitzaldien 2025-2025ren ikasturtea hasi zen, Zarautzko Modelo Aretoan. Kustsoaren aurkezpena, berriz, joan den ostegunean, urriaren 2an, izan zen.

Aurten 19garren  urteurrena da  elkarte honetarako eta eskaintza 57 hitzaldikoa izango da, Modelo eta Antonianoko aretoetan, ohi den bezala, astearte eta ostegunetan eta urriatik maiatzara arte.

Gai anitzak beteko dituzte aurtengo programa, halaber : Lurra, Espazioa eta Naturaren zientziak, Medikuntza eta Osasuna, Musika, Literatura, Artea, Zinea, Kriminologia, Geopolitika, Filosofía, Hobekuntza pertsonalaren teknikak eta Sorkuntza, Historia, Soziologia, Norberaren bizipena…

Hala ere, Kosta Elkartearen jarduera ez da hitzaldiekin amaitzen, txangoak, ibilaldiak naturan eta bidaiak konferentziekin lotuta,  Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren entseguak edo  eraikina, museo eta libutegien bisitak betetzen dute aurtengo eskaintza.

Eta liburuak , euskeraz edo gazteleraz, hizlariek idatzitakoak  edo beraiekin lotuta. (argibide gehiago  https://kostanelkartea.eus).

 

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.

Ibilaldia Elgoibar 2025/02/21

PHOTO-2025-02-21-14-32-45 (2)

Otsailaren 21ean ibilaldi bat egin genuen Ego eta Deba ibaien ertzetik. MUFOMI (Elgoibarko Fosil eta Mineralen Museoa) bisitatzeko aprobetxatu genuen.

 

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.

Iruña eta Oteiza Museoa 2025/01/22

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Urtarrilaren 22an, asteazkenean, txangoa egin genuen Iruñera. Paseatzen joan ginen  Mendillorriko Uren Biltegira eta bisita gidatua egin ondoren inguruko parkea ikusi genuen. “El Colegio” jatetxean bazkaldu genuen eta arratsaldean Altzuzara joan ginen Oteiza Museora bisita gidatua egitera.

 

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.

Lucía Lacarra 2024/12/12

LuciaLacarra

Joan den abenduaren 12an Kostan Elkarteak Lucia Lacarra izan zuen hizlari bere jaioterrian. Bertan, bere ibilbide profesionala nolakoa izan den kontatu zigun. Aukera bikaina izan zen hura gertutik ezagutzeko eta haren talentua estimatzeko.

 

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.

Ordizia 2024/11/27

Ordizia

Azaroaren 27an, asteazkena, 9:30tan ateraginenZarauztik eta 45 minututanOrdizingeunden. Eguraldizoragarriaeginzigun.

GureasmoaGipuzkoakomerkatugarrantzitsuenaikustea zen eta Km. O erosteahainbat gauza, bainakultura eta herrikopertsonaiospetsuakahaztu gabe. Antiguakoermitarenbitxiak baita ere ikusinahigenituen.

OrdizikoPerirajoanginen, odolkienpintxoakjangenituen, une horretanodolkientxapelketaegitenarizireneta .Ger,oherri oso bisitatugenuenGemarekin, Ordizikogida. Martínez jatetxeanbazkaldugenuen eta, gero, Zumarragaraabiatuginen, han Ferminekazalpenabereziakemanzizkigun.

Eta 18:00etan Zarautzen geunden.

 

Argazki batzuk ikusteko, klik egin dezakezue “Galeriak”en.